XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

txistu eta danbolina edo sinu, trikitrixa eta panderoa edo beste hainbat musika-tresnen doinura dantzatzen ziren.

Jota eta arin-arina bikoteka edo korruan dantzatzen ziren.

Sarri askotan musikariek abestu egiten zituzten, eta jendeak ere parte hartzen zuen kantuetan, askotan buruz zekizkiten esaten ziren koplak.

Euskal tradizioan koplaren eredurik zaharrena izan da herri-literaturaren euskarririk behinena (errondetan eta eske-kantuetan, lokantetan, etab.).

Erromerietan erabiltzen diren koplek baina, itxurari eta erabiltzen duten gaiei begiratuta badituzte markatu beharreko berriztasuna eta beste alderdi bereizgarri batzuk.

Estrofak doinuari begiratuta daude eratuta, erabiliko den dantzaren arabera (esaldien eta hitzen errepikapenak, esklamazio eta dei-hitzen erabilera, etab.).

Gaiak ere dantza-giroaren alaitasunari lotuta: nesken eta mutilen arteko hartuemanak, pertsonaia barregarriak, gordinkeriak eta, sarri askotan aipamen eskatologikoak, kantariak, gainera, multzoka eratzen zituen gehienetan bere kopla-andanak (gai baten hariari jarraituta lurrezkotasunez loturiko aipamenak eginez etab.).

Gehienetan sarrera moduko agurrarekin hasten zen (Hastera noa, hastera) eta akaberan azkenengo agurra egiten zuen (Hau dala bai bukaera, bukaeraren tristea) dantzaren kantaldi bakoitzeko.